Kaimanak FC, txapelduna

Guaixe 2015ko abu. 31a, 08:29
Kaimanak FC, txapeldunak.

Lakuntzako Parkea Martxan Txapelketako final handian Los Suavesekin hiruna berdindu eta gero, penaltietan gailendu ziren gazteak

Gazteak beteranoei gailendu zitzaikien Lakuntzako Parkea Martxan Txapelketako final zirraragarrian. Parkeko pistako inguruneak jendez gainezka zeudela jokatu zen Kaimanak FC eta Los Suaves taldeen arteko final handia. Gazteak beteranoen kontra. Partida oso lehiatuan hirunako berdinketarekin despeditu zen lehia eta penaltiek erabaki zuten. Penaltietan finago ibili ziren gazteak eta Kaimanak FC taldeak altxatu zuen txapeldunen trofeoa. Bandiduek taldea izan zen hirugarrena eta Burutik Jotak taldea laugarrena. Talde errebelazioaren trofeoa Biltoki neskak taldeak jaso zuen. Antolakuntzak Asier Zubiria izendatu zuen jokalari onena eta Jon Goikoetxea atezain onena. Aipatzekoa da txapelketa honetan 8 taldek hartu dutela parte, 15 eta 45 urte arteko 85 jokalari, guztira. Kiko Amores, Alberto Ormaabal, Mitxel Miranda eta Gonzalo Gomez arbitroen lana eskertu zuen antolakuntzak, eta Alberto Martinez antolatzaileak bildutako guztien esker ona jaso zuen.