Kaleren margolanak Iruñean ikusgai

Guaixe 2015ko ira. 16a, 19:27

Jokin Alegria, Kale, margolariak bere musikarien seriea Iruñeko Zentral kafe antzokian du ikusgai. Lakuntzarrak musikari ezagunen erretratu errealistak zintzilikatu ditu. Internetetik ateratako argazkietan oinarrituta egin ditu erretratu horiek Kalek. 2009an abiatu zuen seriea.