Udalak aldi baterako administrari laguntzailea behar du

Guaixe 2015eko irailaren 30a

Lakuntzako Udalak euskaraz dakien administrari laguntzaile lanpostua bete nahi du. Plantillan postu hori hutsik dago eta aldi baterako betetzeko eskaintza egin du udalak; titularra berriz lanean hasi edo lanpostua jabetzan eman arte. D mailako lanpostua da. Oposizio lehiaketan parte hartu nahi dutenek lastailaren 23ko eguerdira arte euren eskabideak Lakuntzako udaletxean aurkeztu ditzakete. Probaldia gainditzen dutenekin lan-poltsa osatuko da etorkizunean izan daitezkeen ordezkapenak erabiltzeko.