Zauritua autobian

Guaixe 2015ko ira. 30a, 12:13

Sakanako Autobian (A-10), Lakuntzako bidegurutze parean, auto bat bidetik atera eta istripua izan zuen, atzo, 18:20 aldera. Ezbeharraren ondorioz emakume bat zauritu zen. Suhiltzaileen laguntzaz atera zuten ibilgailutik eta tokian bertan Etxarri Aranazko osasun etxeko mediku eta erizainek artatu ondoren Iruñeko ospitale gunera eraman zuten. Ezbeharraren zergatia Guardia Zibilak ikertu zuen.