Memoria antzezlan

Guaixe 2015ko urr. 2a, 17:19

Larunbatean, 19:00etan Lakuntzako kultur etxean Kemen antzerki taldea

Ategorrietako (Gipuzkoako) eskolako gurasoen elkartearen Kemen antzerki taldeak No nos olvideis antzezlana ekarriko du Lakuntzara bihar. 1936ko kolpe militarraren ondoren, Errepublikaren Gobernuari indarrez kendutako gunetan errepresioa hedatu zen. Emakume asko kartzelatu zituzten Saturrarango hondartza ondoko turismo gunean, eta han, Antonio Vallejo Nájera psikiatraren zuzendaritzapean, seme-alabak kendu zizkieten bi helbururekin: ama bezala zigortzea eta erregimenaren familiei adopzioan emanez, arraza berri bat sortzea. Gertaera horiek gogoan antzezlana ondu du Kemen-ek.