Hasi da munduko Gastronomia Topaketa

Guaixe 2015ko aza. 9a, 13:42

Txingurriye elkarteak antolatuta 25 bat pertsona elkartu ziren II. Gastronomia Topaketan. Marokoar jatorriko lakuntzarrek euren sukaldaritzako hiru plater nola prestatzen ziren azaldu zieten gainontzeko lakuntzarrei. Lakuntzako Pertza elkarteko sukaldea, ikasgela bihurtu zuen: sukaldaritzarena eta elkar-ezagutza eta elkarbizitzarena. Marokoko harira (haragi, tomate eta lekalez egindako zopa), pastila (usoaz edo oilaskoz, tipulaz, almendraz betetako hostopil gozo eta gazia) eta flana nola egiten ziren ikasi zuten. Eta, jakina, baita dastatu ere.

Lakuntzarren arteko elkar ezagutza sustatzeko II. Gastronomia Topaketa Euskal Herria, Hego Amerika eta Senegalgo gastronomiari eskainitako saio banarekin osatuko da. Interesatuek hemen eman behar dute izena, doan.

Egitaraua
Azaroak 22
Euskal Herriko pintxoa, kokotxak eta intxaur saltsa.

Azaroak 29
Hego Amerikako sankotxoa (haragi, tuberkulu, barazki eta osagaiekin egindako zopak) eta arto kakinaoa.

Abenduak 13
Senegalgo oilaskoa fideoekin eta mazedonia.

 

Argazkiak: Txingurriye elkartea.