Gastronomia topaketaren segida

Guaixe 2015ko aza. 20a, 09:03

Igandean, 18:30ean Lakuntzako Pertza elkartean.

Txingurriye elkarteak antolatu duen II. Gastronomia Topaketak bigarren saioa izanen du igandean. Topaketa horien helburua da jatorri ezberdinetako lakuntzarrak elkartzea eta elkar ezagutzea. Horretarako aitzakia sukaldaritza da. Hala igandean Euskal Herriko errezetak prestatzen ikasteko txanda izanen da. Izena eman duten 30 lakuntzarrek pintxo bat, kokotxak eta intxaur saltsa prestatzen ikasiko dute.

Egitaraua
Azaroak 22
Euskal Herriko pintxoa, kokotxak eta intxaur saltsa.

Azaroak 29
Hego Amerikako sankotxoa (haragi, tuberkulu, barazki eta osagaiekin egindako zopak) eta arto kakinaoa.

Abenduak 13
Senegalgo oilaskoa fideoekin eta mazedonia.