Avelina Flores: gorentziyek lakuntzar guziei

Guaixe 2015ko aza. 24a, 19:18

Hilaren 10ean 100 urte bete zituen Avelina Flores Anduezak. Eguna bederatzi seme-alabekin, 14 ilobekin eta 6 birbilobekin ospatu zuen. Bisitak ere jaso zituen. Lakuntzako alkate Patxi Xabier Razkin izan zen haietako bat eta lakuntzarren izenean opari txiki bat eman zioten. Iruñeko alkate Joseba Asiron ere etxean izan zuen Avelinak.

60ko hamarkadan Lakuntzatik Iruñeko Txantrea auzora joan zen bizitzera. Han familia aurrera atera zuen. Pasa den urtera arte uda guztiak Lakuntzan eman ditu, senideekin eta lagunekin harremana ez baitu galdu.