Hego Amerikako sukaldaritza lezioak

Guaixe 2015ko aza. 28a, 08:48

Igandean, 18:30ean Lakuntzako Pertza elkartean.

Lakuntzarrek lakuntzarrei sukaldaritza munduan barnako errezetak erakustea. Hori da Txingurriye taldeak antolatutako II. Gastronomia Topaketen helburua. Jatorri ezberdinetako lakuntzarrak dira irakasleak, euren erkideei beste plater eta zapore batzuk erakusten dizkietenak. Aurreko bi saioetan Marokoko eta Euskal Herriko plateren prestaketa eta dastatzea egin ondoren, igandean Hego Amerikako sukaldaritzaren txanda izanen da; sankotxoa (haragi, tuberkulu, barazki eta osagaiekin egindako zopak) eta arto kakinaoa prestatuko dituzte.

Topaketak normalean elkartuko ez liratekeen lakuntzarrak biltzeko balio dute. 25 bat pertsona ari dira parte hartzen saioetan. Izena eman nahi duenak hemen egin dezake, doan. Topaketa abenduaren 10ean despedituko da, Senegalgo sukaldaritzako plateren errezetekin.