Federatzeko aukera eskaintzen du Zabalartek

Guaixe 2015ko abe. 17a, 10:12
Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa antolatzen du Zabalartek, besteak beste.

Larunbatean eta igandean, 18:00etatik 20:30era, Lakuntzako Pertza Elkartean

Urtea despeditzen ari da eta 2016rako Nafarroako Mendi Federazioan federatzeko garaia iritsi zaie mendizaleei. Mendizale askok bere klubaren bitartez osatzen dute tramitea. Lakuntzako Zabalarte klubarekin federatu nahi dutenek asteburu honetan dute aukera. Larunbatean eta igandean, 18:00etatik 20:30era egin daiteke tramitea Lakuntzako Pertza elkartean.

Lakuntza-Aralar ibilbidea egitera
Igandean, Run-19 taldearekin batera Lakuntza-Aralar Mendi lasterketako bi ibilbideak eginen dituzte Zabalarte klubekoek, eta nahi duten guztiek, Aralartik barna Traila antolatu baitu Run-19 taldeak. Ibilbide luzea egiteko goizeko 8:00etan jarri dute hitzordua, Lakuntzan, eta ibilbide motza egiteko, aldiz, 9:30ean. Izena emateko (648 550 241).