San Saastin 2016

Festak, atsedena eta guzti

Guaixe 2016ko urt. 19a, 08:05

Aste erdian tokatu da aurten San Sebastian eguna. Hori dela eta, lakuntzarrek neguko festak bi txandetan ospatuko dituzte. Lehenik, bezpera eta sainduaren eguna, hau da, astearte eta asteazkenean. Eta, ostegune atsedenaren ondoren, ostiral eta larunbateko egitarauarekin despedituko dira San Sebastianak.

Egitaraua
Ilbeltzak 19, asteartea
18:00etan Txupinazoa.
18:30ean Danborrada txikia.
19:00etan Txokolate-jana, gurasoek antolatuta.
20:00etan Auzatea eta buruhandiak.
20:00etan Dantzaldia Elebitan dj-rekin.
20:30ean Zezensuzkoa.
00:00etan Danborrada, Lakuntzako Pertza elkarteak antolatuta.

Ilbeltzak 20, asteazkena
6:00etan Aurora.
11:00etan Erromeria San Saastinera.
12:00etan Meza ermitan, parrokiak antolatuta.
13:00etan Auzatea.
18:30ean Elai Alai dantza taldea.
19:00etan Alkate-dantza.
19:30ean Dantzaldia Iñakirekin.
20:00etan Auzatea.
20:00etan Buruhandiak.
20:30ean Zezensuzkoa.

Ilbeltzak 22, ostirala
15:00etatik 20:00etara Puzgarriak frontoian.
20:00etan Auzatea.
20:00etan Dantzaldia Bull dj-rekin.
20:30ean Zezensuzkoa.
00:00etan Dantzaldia Bull dj-rekin.

Ilbeltzak 23, larunbata
12:00etan Piperropilak.
12:45ean Erraldoi eta buruhandien kalejira.
13:00etan Piperropil txapelketa.
13:00etan Aizkolariak eta harri-jasotzaileak, frontoian.
13:00etan Auzatea, plazan eta frontoian.
13:00etan Buruhandiak.
17:00etan Sakanako pilota txapelketako finalak.
18:30ean Karrika-dantza, kultur etxean.
20:00etan Auzatea eta buruhandiak.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Egan taldearekin.
20:30ean Zezensuzkoa.
00:00etan Dantzaldia Egan taldearekin.