Atzo hasi ziren Lakuntzako San Saastin festak, Arzak jaurtikitako txupinazoarekin. Arratsaldean danborrada txikian aritu ziren txikiak, eta gauean danborrada nagusiaren txanda izan zen, Ricardo Areta eta Joxe Floresen aginduetara. Ekitaldian iaz ehiza istripuz zendutako Ander Ganboa eta bere anaia Joseba omendu nahi izan zituzten, biak danborradan arituak izan baitira. Euren senitartekoek jaso zuten ohorezko txanoa. Gaur, festetako egun handian, San Saastin ermitara erromerian joango dira lakuntzarrak.