San Saastin 2016

San Saastin ospakizunen bigarren txanda

Guaixe 2016ko urtarrilaren 22a

Lakuntzarrek San Saastin ermitarako erromeria larunbatean egin zuten. Astearteko eta asteazkeneko ospakizunen ondoren, neguko festek gaur eta bihar izanen dute segida Lakuntzan.

Egitaraua
Ilbeltzak 22, ostirala
15:00etatik 20:00etara Puzgarriak frontoian.
20:00etan Auzatea.
20:00etan Dantzaldia Bull dj-rekin.
20:30ean Zezensuzkoa.
00:00etan Dantzaldia Bull dj-rekin.

Ilbeltzak 23, larunbata
12:00etan Piperropilak.
12:45ean Erraldoi eta buruhandien kalejira.
13:00etan Piperropil txapelketa.
13:00etan Aizkolariak eta harri-jasotzaileak, frontoian.
13:00etan Auzatea, plazan eta frontoian.
13:00etan Buruhandiak.
17:00etan Sakanako pilota txapelketako finalak.
18:30ean Karrika-dantza, kultur etxean.
20:00etan Auzatea eta buruhandiak.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Egan taldearekin.
20:30ean Zezensuzkoa.
00:00etan Dantzaldia Egan taldearekin.