Zer moduz gobernuko ordezkariekin?
Oso ongi.
Zuen elkarteak zein eskaera egin dizkiezue?
Instituzioak Sakanarekin inplikazio handiagoa izateko eskatu dugu. Bestetik, diru-laguntzak eta, horrekin batera, guretako prestakuntza. Jendearengana nola heldu, jakin dezaten hemen gaudela.
Haien aldetik zer jaso duzue?
Printzipioz, ikusten dute aukera handiak daudela. Ikusten da orain arte ahaztuak egon garela. Gutxienez, orain, ikusten dugu, baietz, Nafarroako Gobernuak ordezkaritza dugula. Nik uste dut haien esku dagoena eginen dutela. Beti kontuan hartuta eskatzen dugun guzti-guztia ez dela posible lortzea.
Eskatzea libre?
Bai, bai, horregatik eskatu dugu!
Aurtengo zuen elkarteak zein asmo du?
Hainbat gauza ditugu buruan, baina ezer itxia ez.
Urte aldaketarekin itxiera eta esku-aldatze batzuk izan dira. Zein da egoera?
Egia esan Sakanako dendari eta ostalarien egoera larria da oraindik.
Egoera larri horren aurrean sakandarrok behar bezala erantzuten dugu?
Ez. Nik uste dut ez garela kontziente zer daukagun. Bilera honetan horretaz asko hitz egin dugu. Sakanan, bai zerbitzuetan, bai dendetan, bai turismo arloan gauza pila ditugu. Eta etxe ondoan zer daukagun ez dakigu. Ez gara kontzienteak.
Aldameneko herria, ezezaguna?
Bai, bai. Baita gure herria bera! Sakana ezagutzen lan handia daukagu.
Zergatik kidetu zuen elkartean?
Denok elkarrekin egon behar dugu, gure ahotsa entzun dezaten.