Aurten 11 kinto daude Lakuntzan, 8 mutil eta 3 neska: Lorena Cerezo, Mirari Imaz, Leire Fernandez, Josu Cerezo, Gorka Arbizu, Xabier Maiza, Unai Zubiria, Ander Cartagena, Agustin Imaz, Aitor Turumbai eta Oier Larumbe. Haiekin batera kinto gazteak egonen dira ere, 10 neska eta 7 mutil: Cristina Añazco, Nekane Mendieta, Ariane Andueza, Maria zubillaga, Leire Meaza, Leire Berjera, Rosmery Ozoria, Saioa Aranzasti, Miren Agirre, Munia El Marhoum, Cristian Jimenez, Gaizka Sagarzazu, Javier Lopez, Migel Gomez, Andoni Escudero, Mikel Agirre eta Joseba Galindo.
Astelehenean haien guztien egitekoa diru eskea egitea izanen da, bai goizean bai arratsaldean etxez etxe eta lantegiz lantegi festarako diru eskean ariko dira. Tximonenan bazkaltzeko geldialdia eginen dute eta afaltzekoa Sorginak tabernan. Handik jaso eta Tolosara ihoteetara joanen dira. Tolosako parranda eta gero, atseden hartu eta gosariarekin indarra hartu ondoren, kinto-eskean jarraituko dute, bazkari eta afari legeak behar bezala eginez. Baina kinto ospakizunak asteartean Altsasun despedituko dituzte.