Larunbatean mozorro festa antolatu dute Lakuntzan. Eguerditik aurrera hasiko dira lehen mozorrotuak ateratzen, eta bazkari herrikoian bildu eta gero, arratsalde eta gau partean parranda ederra egiteko aukera izango da Lakuntzan.
Ihoteek jarraipena izanen dute asteartean. Etxeko txikienak mozorrotuko dira eta eguneko protagonistak, zatamarroak, aterako dira kalera. Soinean arropa eta zaku zaharrak jantzita, aurpegia zapi batekin estalita, buruan lastozko txapela eta eskuan erratza, sardea edo urritz makila dutela, jendearen atzetik ibiliko dira, izutu eta haiek berotzeko asmoz. Haiek zirikatzeko “Zatamarro begi-gorri urtien behin etorri” kantatuko diete haurrek.
Otsailak 6, larunbata
13:00etan Salda plazan.
14:00etan Bazkari herrikoia Kultur Etxean. (Txartelak Gure Nahia elkartean salgai). Ondoren musika eta dantza!
Otsailak 9, asteartea
17:00etan: Txokolatada plazan, musika eta dantza.
18:30ean Zatamarruek.