Teresa Aretaren 100 urteak

Guaixe 2016ko ots. 24a, 16:21

Lakuntzako alkate Patxi Xabier Razkinen eta Iruñeko alkate Joseba Asironen oroigarriak jaso zituen.

Otsailaren 17an 100 urte bete zituen Teresa Aretak. Zabalzan jaioa, Gregorio Aretarekin ezkondu eta Lakuntzan bizi izan zen. Bost seme-alaba izan zituen eta egun, horietako batekin bizi da, Iruñean. 10 biloba eta 7 birbiloba dauzka. Teresak 100 urteak pozik ospatu zituen, familiarekin. Prentsa irakurtzea eta irratia entzutea gustuko zituela aitortu zien bisitariei. Egun seinalatuan bisita asko jaso zituen, tartean Lakuntzako alkate Patxi Xabier Razkin eta Jabier Ardaiz zinegotzia eta Iruñeko alkate Joseba Asiron. Asironek lore sorta eta Iruñeko armarria duen orratza oparitu zizkion, eta Patxi Xabier Razkinek Lakuntzako pikotaren erreprodukzioa. Ospakizuna borobiltzeko bazkaltzera joan zen Teresa Areta, senitartekoez lagunduta.