Cava festarako boluntario bila

Guaixe 2016ko mar. 3a, 19:58

Lakuntzak, estreinakoz, cava festa hartuko du. Maiatzaren 20an, 21ean eta 22an izanen da. Kataluniako zortzi cava dastatzeko aukera izanen da, baita bazkaltzeko eta afaltzeko aukera ere. Jatekoak Txingurriye elkartekoak eskainiko dituzte. Hiru egun horietan festak behar bezala aurrera egiteko boluntarioak behar dira. Interesatuek kultura@lakuntza.eus e-posta helbidera zuzendu daitezke. Cava festarako ideiei ere ongi etorria eginen diete.

Argazkia: Txingurriye taldearen beste ekimen baterako entsegua.