Kantu jaialdia

Guaixe 2016ko mar. 21a, 18:06

Lakuntzako kultur etxeak Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien aurtengo hirugarren jaialdia hartu zuen atzo. Lau herritako 139 abeslari, 13 talde, igo ziren eszena-tokira. Haien artean Lakuntzako Luis Fuentes eskolako lau taldek kantu bana abestu zuten, eta San Saastin musika eskolako talde batek baita. Kantu jaialdiak 400 ikusle erakarri zituen, eta kultur etxean sartzen ez zirenez, bi emanaldi egin zituzten, 9 kantakoa bakoitza.

Amaia Dominguez antolatzaileak azaldu digunez, “oso emanaldi ederrak izan ziren biak eta haur eta gaztetxoentzat esperientzia paregabea suertatu zen”. Dominguez oso eskertuta agertu zen bai Lakuntzako eskolako irakasleen laguntzarengatik baita Lakuntzako Udalaren babesarengatik ere. Lakuntzari lekukoa igandean Berriozarrek hartu zion. Lau jaialdiren ondoren, Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdi Nagusia Tafallan izanen da, apirilaren 30ean.