Garikoitz Flores laugarrena X. Opakuako Igoeran

Guaixe 2016ko api. 6a, 10:46

4 pilotu sakandar lehiatu ziren

Sakandarrak X. Opakuako Igoeran
1.Aitor Zabaleta (Lola BMW): 2:22.585
4.Garikotz Flores (BRC B 49): 2:28.392
18.Iban Lopez (R5 GT Turbo): 2:54.841
27.Iker Palacios (Speed Car GT 1000): 3:04.567
29.Mikel Mendinueta (Peugeot 205 GTi): 3:09.350

Larunbatean X. Opakuako Igoeran bildu ziren autozaleak. 50 pilotuk osatu zuten proba eta 6k ezin izan zuten igoera despeditu. Opakuako maldetan azkarrena Lola BMW autoa gidatzen zuen Aitor Zabaleta izan zen (2:22.585). 4 segundo atera zizkion R34 Plusa gidatzen zuen Ioseba Iraolari (2:26.437) eta 5 segundo Silver Car S2a zeraman Arkaitz Ordokiri (2:27.246). BRC B49 barketa gidatzen zuen Garikoitz Flores lakuntzarra laugarrena sailkatu zen (2:28.392). Gainontzeko pilotu sakandarrek ere lan ederra egin zuten.