Europako banderarik ez

Guaixe 2016ko apirilaren 7a

Lakuntzako Udalak Europako bandera udaletxetik kentzea erabaki du. Neurri horrekin Europako Batasunak migratzaileen inguruan hartutako erabakiak eta neurriak salatu nahi ditu. Lakuntzako Udalak Europak bestelako migrazio politikak behar dituela aldarrikatu du.