Lagun Artea galdurik

Guaixe 2016ko api. 11a, 12:56

Preferente maila. 27. jardunaldia.

Lagun Artea 0 - Aibares 4

Aibaresen garaipen justua etxekoek aurkariari erraztasun guztiak eman zioten partiduan.
Baloiarekin gauza handirik ez zuen egin Lagun Arteak eta horrek kanpokoei garaipena ekarri zien. Atsedenaldiaren ondoren Enekok mustu zuen markagailua eta horrek bizitasun piska bat eman zien lakuntzarrei baina piskanaka partiduaren abiadura hasierakora bueltatu zen eta azken ordu laurdenean etorri ziren hurrengo 3 golak. Lagun Artearen joera txarra areagotu zuen partidu honek.