Biltoki eguna

Guaixe 2016ko api. 15a, 19:30

Lakuntzako gazte egoitzak bere eguna ospatuko du bihar. Biltokitarrak 15:00etan bazkaltzera elkartuko dira. Ondoren haien arteko jolasak eginen dituzte. 19:00etan gurdi poteoari ekinen diote. Afaldu ondoren, 23:00etan kontzertuen txanda izanen da: Skabidean; El Sonido de la Metralla, Sofokaos, Ahuntzape eta gaupasa. Jakinarazi dutenez, 3:00etan, 5:00etan eta 7:00tanetan Jaibusa izanen da.