Lakuntzako bi talde Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantariko jaialdi nagusian

Guaixe 2016ko api. 29a, 12:33

Larunbatean, 18:30ean, Tafallako kultur gunean ospatuko da. Sarrerak agortuta daude.

Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdiak despeditzeko jaialdi nagusian 200 artistek parte hartuko dute.18 kanta eskainiko dituzte. Jaialdian parte hartuko duten taldeen artean Lakuntzako Luis Fuentes eskolako eta San Saastin musika eskolako talde bana izanen da. Lehenak 4.ak izanen dira eszenan eta, bigarrenak, 7.ak. Biek jaialdirako gonbidapena martxoaren 19an Lakuntzan izan zen jaialdian lortu zuten.

Taldea / kideak Maila Kanta Egilea
Luis Fuentes eskola LH4 Udarako gau luzeak Venddeta
Aimar Apaolaza, Bakarne Arregi, Nerea Askarai, Saioa Cabrera, Ander Cocera, Andrea Lacalle, Maider Miranda, Uxue Ondarra, Gorka Senar, Leire Urtasun eta Elayne Valverde.
       
San Saastin musika eskola 8-11 urte Txingurriye   Martin Larraza
Maialen Nuñez, Lexuri Petriati, Anne Berastegi, Lide San Sebastian, Alain Razkin, Oihan Gorriti, Kitzya Valverde, June Astitz, Maider Miranda, Bakarne Arregi, Aimar Apaolaza, Elayne Valverde, Unax Gaintzarain, Andrea Lacalle, Aimar Ramajo eta Ibon Iribarren.