Katarain zortzigarrena Butraitzeko igoeran

Guaixe 2016ko maiatzaren 3a

Beñat Katarain.

Ostiral gauean Butraitzeko igoera jokatu zen Oñatin eta igandean Aloñako igoera

Oñatik bi mendi lasterketa hartu zituen asteburuan. Ostiral gauean, gaueko 22:00etan hasita, Butraitzeko igoera jokatu zen (2,7 km). 71 korrikalarik osatu zuten gaueko proba hori eta Iban Murua (25:09) eta Ainhoa Lendinez (35:25) izan ziren azkarrenak. Beñat Katarain lakuntzarrak 8. Postua lortu zuen (30:15) eta Mikel Rubio irurtzundarrak 3 minutu beranduago gelditu zuen erlojua (33:00). Patxi Rubio uhartearra 36.a sailkatu zen (35:57).

Igandean uhartearrak Aloñan
Larunbatean atsedena hartu eta gero, igandean XII. Aloñako Igoera jokatu zen Oñatin (22,6 km, 1.868 m desnibel positiboa). Imanol Goñi (2:04:09) eta Oihana Kortazar izan ziren txapeldunak (2:40:27). Uharte Arakilgo talde bat lehiatu zen bertan. Patxi Rubio 50.a sailkatu zen (2:44:42), Javier Gonzalo 144.a (3:07:56) eta Aranatzazu Larrañaga 152.a (3:12:43). Larrañaga probako zazpigarren emakume azkarrena izan zen.