Komediazko ezkontza

Guaixe 2016ko mai. 12a, 15:17

Txingurriye taldeak ekoiztutako Gora ezkonberriak! antzezlana arrakastatsua izan zen. Hainbat koadriletako 20 bat lakuntzarrek jokatu zuten antzezlana, alkatea barne. Ezkongaien eta gonbidatuen pasarte umoretsuek publikoaren algarak sorrarazi zituzten. Bi emanaldi arrakastatsuen ondoren, aktoreek eta Txingurriyeko kideek merezitako afaria izan zuten.