Zabala eta Mikeo ongi Bilbon

Guaixe 2016ko mai. 31a, 08:48

317 partaideen artean 23.a eta 33.a sailkatu ziren

Larunbatean VI. Bilbao Triathlon proba entzutetsua jokatu zen, half distantzian (1,9 km igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrika) eta distantzia olinpikoan (1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta 10 km korrikan). Half distantzian 349 triatleta iritsi ziren helmugara baina Sakana Triatloi Taldeko kideak ez zeuden bertan. Distantzia olinpikoko proban Ryan Bilie (1:56:22) eta Barbara Riveros (2:09:39) izan ziren txapeldunak helmugara iritsi ziren 317 triatleten artean. Sakana Triatloi Taldeko Alejandro Zabala ongi aritu zen eta 23.a sailkatu zen (2:19:45), eta Hiruki Valle de Egües taldeko Jose Ignazio Mikeo 33. postuan iritsi zen (2:22:01).