Parkea Martxan txapelketa hastear

Guaixe 2016ko eka. 14a, 12:52

Lakuntzako parkeko pistan jokatuko da, ekainaren 19tik aurrera

Aurreko urteko arrakasta ikusita, aurten ere Parkea Martxan koadrilen arteko areto futbol txapelketa antolatu dute Lakuntzan. Ekainaren 19rik aurrera hasiko da txapelketa. Astebururo jokatuko da eta finalak Lakuntzako festen aurretik jokatuko dira. Izena emateko edo informaziorako parkeamartsantxapelketa@gmail.com epostara jo behar da.

Supercrack erronka
7 eta 13 urtekoek Supercrack erronkan parte hartu ahal izango dute. Parkea Martxan futbol partidetako atsedenaldietan jokatuko da. Ateak edo porteriak zuloz betetako plastikoekin estaliko dira eta erronka gola sartzea izango da. Hiru maila egongo dira: 7-8 urte, 9-10 urte eta 11-12-13 urte. Jokalari bakoitzak hiru aukera izango ditu astero. Kategoria bakoitzak bere irabazle sariduna izango du eta kategorien irabazleen artean supercraca nor den erabakiko da.

Izena emateko parkeamartsantxapelketa@gmail.com epostara mezua bidali behar da, izena-abizenak aipatuz, ekainaren 17ko 14:00ak baino lehen.