Erabakitze eskubidearen aldeko kriseiluak piztera

Guaixe 2016ko eka. 22a, 14:30

Irurtzunen duela gutxi ospatu zuten kriseiluen gaua.

Maiatzaren 27an Irurtzunen egin bezala, Gure Esku Dagok kriseiluen gaua antolatu du Lakuntzan gaurko. Kriseiluen gaua, ametsak egi bihurtzen lelopean, erabakitze eskubidearen aldeko taldeko kideek iluntze aurretik kriseiluak salduko dituzte 2,5 eurotan. Gure Esku Dagok 100 lakuntzar baietz elkartu erronka bota du. Gainera, 21:00etan, ezkila-dorre ondoko plazan nork bere jatekoak eramanda elkarrekin afaltzeko deia egin du. Eta iluntzearekin eta ezkila errepikea hastearekin batera, 22:00etan, kriseiluak piztu eta aireratu eginen dituzte lakuntzarrek, San Juan bezperako gauean  erabakitze eskubidearen aldeko aldarria argiki zabalduz.