SAN JUANAK 2016

Alturako auzatea

Guaixe 2016ko ekainaren 23a

Kanpaidorrean ezkilak jotzera bilduko dira San Juan gauan lakuntzarrak

Udako solstizioko gauean lakuntzarrak auzoka eta koadrilako afaltzera elkartzen dira. Aurten gainera, Gure Esku Dagok ezkila-dorrearen ondoko plazan afaltzeko deialdia egin du. Iluntzearekin batera, 22:00etan, Lakuntzan barna suak piztuko dira eta horrekin batera aurreneko saltoak etorriko dira. Ohikoa denez, ezkila-dorrea lakuntzarren biltoki bihurtuko da 22:00etatik 24:00etara. Nahi duen guztiak ezkilak jotzeko aukera izanen du. Gauerdian saioak despeditzearekin batera, auzatea eskainiko da.