Hasi da Parkea Martxan areto futbol txapelketa

Guaixe 2016ko eka. 22a, 08:58

Los Suaves eta Bandiduek, lehen jardunaldian. Los Suavesendako izan ziren 3 puntuak.

9 talde daude lehian

Igandean hasi zen Lakuntzako Parkea Martxan areto futbol txapelketa. Aurten 9 talde lehiatuko dira txapelketan, bi multzotan banatuta. A multzoan Tximistak, Los Suaves, Isi Team, Bandiduek eta Irrikitiziyuek daude eta B multzoan Biltoki neskak, Burutik Jotak, Kaimanak eta Karrotillo. Hasieran ligaxka jokatuko da multzo bakoitzaren barruan eta gero talde onenak sailkatuko dira finalerdietarako. Aurreko urtean Kaimanak taldea izan zen txapelduna.

Atsedenaldian Supercrack
Partiden arteko atsedenaldian Supercrack erronkan parte hartu ahalko dute 7 eta 13 urte arteko neska-mutikoek. Ateak edo porteriak zuloz betetako plastikoekin estaliko dira eta erronka gola sartzea izango da. Hiru maila egongo dira: 7-8 urte, 9-10 urte eta 11-12-13 urte. Jokalari bakoitzak hiru aukera izango ditu astero. Kategoria bakoitzak bere irabazle sariduna izango du eta kategorien irabazleen artean supercracka nor den erabakiko da.

1. jardunaldiko emaitzak
Tximistak 5 – Irrikitiziyuek 2
Bandiduek 4– Los Suaves 6

2. jardunaldia
Larunbatean
19:00etan: Tximistak – Isi Team
20:15ean: Karrotillo – Burutik jotak

Igandean
19:00etan: Irrikitiziyek – Bandiduek
20:15ean: Biltoki neskak – Kaimanak