Xabier Maiza zortzigarrena Eibarko Euskadiko Txapelketan

Guaixe 2016ko eka. 22a, 09:55

Eibarren jokatu zen lasterketa

Igandean LXXXI. San Juan Saria jokatu zen Eibarren, junior mailako Euskadiko Txapelketa. Helmugara Victor Alvaro Construcciones taldeko Xabier Mikel Azparren iritsi zen bakarrik, eta bera izan zen txapelduna (2:28:56). Segundo batzuetara tropeltxo bat sartu zen eta tartean Quesos Albenizeko Xabier Maiza lakuntzarra zegoen, helmugan 8.a izan zena (2:29:31). Bere taldekide Alex Unzilla 41.a sailkatu zen.

Bestalde, kategoria txikikoek Eguesen izan zuten lasterketa. Ongi ibili zen Aralar eta Burunda klubetako txirrindulariak.