Odei Juango Espainiako 23 urtez azpiko Txapelketetara

Guaixe 2016ko eka. 22a, 12:56

Odei Juango.

Lineako proban ariko da lakuntzarra

Ekainaren 23an eta 24an Espainiako 23 urtez azpiko Txirrindularitza Txapelketak jokatuko dira Alacanten. Nafarroako selekzioarekin arituko da Rural Kutxa talde sakandarreko Odei Juango lakuntzarra. Bere taldekide Migel Indurain ere Nafarroako selekzioko kide izango da, Oscar Rodriguez, Imanol Etxeberria eta Urko Berrade (Lizarte), Ibai Azurmendi eta Diego Lopez (Euskadi Fundazioa) eta Benjamin Gomez (Telcom) txirrindulariekin batera. Diego Lopez, Migel Indurain eta Gabriel Irisarri erlojupekoan ariko dira, eta baita lineako proban ere, gainontzeko taldekideekin batera.