SAN JUANAK 2016

San Juan gaua Lakuntzan

Maider Betelu Ganboa 2016ko eka. 24a, 13:07

Lakuntzan auzoka afaltzera bildu ziren lakuntzarrak. Gure Esku Dagok antolatuta, afaria zegoen plazan eta giro ederra izan zen. Tamalez, bertan behera utzi behar izan zuten kriseilu gaua. Haizea zebilen eta segurtasunagatik hartu zuten erabakia. Baina San Juan suak piztu ziren kaleetan eta kanpaidorrea bete egin zen, 22:00etatik 24:00etara ezkilak jo baitziren.