Jon Gil tartekako helmugetako txapelduna Arrasaten

Guaixe 2016ko uzt. 12a, 10:50

I. Arrasateko Sarian lehiatu ziren Aralar Txirrindulari Taldekoak

Igandean kadeteen mailako I. Arrasateko Saria jokatu zen (64 km). Bertan lehiatu ziren Sakanako Aralar txirrindularitza klubeko Intersport Irabia taldeko txirrindulariak. Laukote bat iritsi zen helmugara, aurreratuta, eta Toyota Armentiako Jon Sanchez izan zen azkarrena (1:31:26). Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Imanol Galarza 27.a sailkatu zen, bere taldekide Jon Gil 32.a, Beñat Etxezarreta 38.a eta Urko Gorriti 42.a. Jon Gil lakuntzarra tartekako helmugen txapelduna izan zen.

Rural Kutxako Alonso bigarrena Antzuolan
Igandean LXXI. Antzuola Saria jokatu zen, Lehendakari Txapelketarako baliagarria. Baqué taldeko Txomin Juaristi iritsi zen bakarrik helmugara (2:58:03). Rural Kutxako Pablo Alonso bigarrena sartu zen, 12 segundora.