Gazteendako ur festa goxoa

Guaixe 2016ko uzt. 28a, 09:00
Joan den asteazkenean Etxarri Aranatzen giro ederrean jende asko elkartu zen.

Ostegunean, 21:00etan Lakuntzako igerilekuan.

Gozamenez programaren barruan Lakuntzako udal igerilekuek Ur Festa Goxoa hartuko dute. Gazteei ongi etorria eginen zaie, gozoekin eta jolasekin. Gauez uretan ibiltzeko aukera izanen dute. Gose direnek ogitartekoa eta freskagarria afaltzeko aukera izanen dute. Gainera, txokolatezko iturria ere izanen dute. Eta agurtu aurretik argi kriseiluak zeruan gora askatuko dituzte.

Sakanako bost igerilekuetan garatuko da uda honetan programa. Haren bidez gazte sakandarrei  sexualitatea ikuspegi positibotik, adeitsutik, pluraletik eta aberasgarritik eskaini nahi zaie. Gozamenez programak 15 urte daramatza. Sexualitatearen hainbat alderdiri buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatu nahi du gazteen artean nahiz gazteen eta haien bitartekarien artean (familia, ikastetxea, komunikabideak...). Ekintza ludikoen bidez gorputzak eta zentzumenak plazer iturri eta komunikazio bide direla ohartarazi nahi zaie.