Beñat Katarain azkarrena Guardetxe Igoeran

Zabalartek Lakuntzan antolatutako lasterketan 17 korrikalari lehiatu ziren

Lakuntzako Guardetxe Igoera mendi lasterketako tokia Lakuntza-Aralar mendi lasterketak hartu zuen, ekainan jokatzen den probak. Izan ere, korrikalariendako txiki geratu zen Lakuntzatik abiatu eta Aralarko Guardetxera igo eta jaisteko korrika lasterketako erronka. Baina Lakuntzako Zabalarte klubak, garai haietako apustuetan oinarritutako lasterketa hori berreskuratu du. Festak hasi baina ordutxo batzuk lehenago biltzen dira korrikalariak, mendi lasterketetan aritzen diren lakuntzarrak bereziki. Aurten 17 animatu ziren proba osatzera, eta Beñat Katarain lakuntzarra izan zen azkarrena (57:23), Aitor Mozo (1:02:30) eta Aitor Hernaiz (1:05:39) lakuntzarren aurretik. Anna Maria Lloveras lehen emakumea izan zen, 9. postuan (1:33:27).