Laugarren hildakoa errepidean

Guaixe 2016ko ira. 2a, 13:59

Auto istripuen ondorioz aurtengo laugarren hildakoa Lakuntzako motor gidari bat izan zen. 37 urteko gizona Sakanako Autobiako (A-10) Lakuntzako irteera eta errepide zaharraren arteko bidegurutzean hil zen furgoneta batekin talka egin ondoren. Agorrilaren 17ko istripuaren nondik norakoak Guardia Zibilak ikertu zituen.

Trafikoa azken ezbehar larria martxo hasieran Etxarri Aranatz erdian gertatu zen auto batek andrea harrapatu zuenean. Bestalde, Aizkorben bidetik atera eta etxe baten kontra jo ondoren Burlatako gizonezko bat hil zen otsailaren 6an. Eta ilbeltzaren 31n Etxarritik Arbizurantz oinez zihoan gazte arbizuarra auto batek harrapatu eta hil zuen. Auto gidariak ihes egin zuen.