Beñat Katarain hirugarrena Usurbe igoeran eta gaueko Kakute igoeran

Guaixe 2016ko ira. 6a, 12:33

Azkoitiako proba larunbat gauean jokatu zuen eta Beasaingoa igandean

Asteburua korrikan eman du Beñat Katarainek. Larunbatean Azkoitiko I. Izerpin Kakutea Gaueko Ixoerie jokatu zuen. Azkoitiko Balda plazatik banaka abiatuta, Kakute mendira igotzea zen erronka, gauez. Iban Murua izan zen azkarrena (32:02) eta Beñat Katarain lakuntzarra hirugarrena (36:08). Hurrengo egunean Beasainera hurbildu zen Katarain, XIII. Usurbe Igoeran parte hartzeko. Artzaiendako Plazatik abiatuta Usurbera igo beharra zuten proban parte hartu zuen korrikalariek. Mikel Beunzak egin zuen denbora onena (22:23), eta Beñat Katarainek postua errepikatu zuen, hirugarrena izan baitzen (23:34).