Zer egin liburuekin?

Guaixe 2016ko ira. 10a, 10:09

Haurrak Ziordiko liburutegian.

Izenburu hori du Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako hitzaldi lantegia. Yolanda Arrieta idazleak umeekin liburuak irakurtzean nola jardun eta zer egin azalduko du. Bertaratzen direnek haur literaturaren ahozko baliabideak ezagutuko dituzte modu praktikoan, jokoaren bidez. Haur Literaturako informazio gaurkoa non topatu ere azalduko du Arrietak.

Saioa gurasoendako, zaintzaileendako, irakasleendako, irakasle-gaiendako, monitoreendako eta liburutegiko arduradunendako da. Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan izanen da, lastailaren 1ean, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.

Izen ematea
euskara1@sakana-mank.eus e-posta helbidean. Matrikula 10 eurokoa da. Plazak mugatuak dira.