Txirrindulariaren istripua eragin zuen gidaria atxilotuta

Guaixe 2016ko ira. 13a, 20:45

Ziztu bizian zihoan auto batek txirrindulari bat errepidetik atera eta ezpondara bota zutela. Salaketa hori jaso zuen Foruzaingoak atzo arratsaldean. Lurrera erori ondoren gizonak bizkarrean eta besotan urradurak zituen eta goi gamako bizikletak kalteak. Salaketaren berri eman eta kalez jantzitako foruzain batek auto bat Lakuntzako kaleetan barna ziztu bizian ikusi zuen. Beste istripu bat eragin zezakeelakoan Ermineta kalean autoa geldiarazi zuen eta beste patruila bat bertaratu zen. Autoan bi adin txikiko joaten ziren. Gidariari ausarkeriaz gidatzea eta baimena izan gabe ibilgailua gidatzea delituak egotzi dizkiote. Auzia Iruñeko Adingabeen Fiskaltzaren esku dago.