Palacios Elizondon lautan saritua

Guaixe 2016ko ira. 27a, 15:44

Elizondon igandean saritutakoak. Argazkia: www.erran.eus

Pirinioetako behi eta zezen arrazaren 39. lehiaketa-enkantea hartu zuen Elizondok asteburuan. Abeltzainek lehiaketako 12 kategorietara 170 behi eta zezen aurkeztu zituzten. 70 sari banatu ziren igandean eta haietako lau Ricardo Palacios Andueza lakuntzarrak eskuratu zituen: 6 eta 8 urte arteko umatutako behien 3. saria, 8 eta 12 hilabete arteko txahaletan 4. saria eta umatutako 4 eta 6 urte artean eta 8 eta 12 urte artean behietan ugalketarako saria. Pirinioetako arraza kasik desagertuta egotetik gaur egun 13.000 buru izatera pasatu da. Horretan hobekuntza genetikoak zerikusia du.