Zabalarte egunean Jabi Arkauz gogoan

Guaixe 2016ko urr. 6a, 10:30

Urriaren 15erako ibilaldia eta bazkaria antolatu dute

Lakuntzako Zabalarte mendi taldeak urtero ospatzen du Zabalarte Eguna. Aurten egunak Jabi Arkauzen heriotzaren 15. urteurrenarekin egiten du bat. Jakina denez, Lakuntzako mendizale gaztea Pumori zazpimilakoa igotzen ari zela hil egin zen. Horrela, aurtengo Zabalarte Egunean Jabi Arkauz gogoan izango du Lakuntzako mendi klubak.

Urriaren 15ean goizeko 8:00etan Lakuntzako plazatik autobusa abiatuko da, izena ematen duten mendizaleak Errazkinera eramateko. Eta, ondoren, Errazkin-Lakuntza mendi ibilbidea burutzea da asmoa. Behin herrira helduta, Lakuntzako Pertza elkartean bazkaltzera bilduko dira mendizaleak. Autobusa, gosaria eta bazkariaren truke 20 euro ordaindu beharko dira eta izena ematea zabalik dago, urriaren 12ra arte, Sorginak tabernan eta Ogi Berrin. Egun polita pasatzera animatu du Zabalartek.