Dantza festarako, ate irekiak

Guaixe 2016ko urr. 7a, 10:01

Gaur, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

Elai Alai dantza taldeak ate irekien jardunaldia antolatu du gaurko. Handi eta txikiak dantza taldera erakartzea du helburua ekimenak. Eta hori dantza festa batekin eginen dute, karrika-dantzarekin. Musikariek euskal doinuak joko dituzte eta jendea dantzan jarriko da. Ez dakienak ere aukera izanen du, gidari batek dantza pausoak azalduko baitu. Beraz, jauziak, jotak, arin-arinak, dantza lotuak dantzatzen ez dakitenek ez dute aitzakiarik. Elai Alai taldetik lagun artean edota familian ongi pasatzera eta zerbait pikatzera gonbidatu dute.