Euskara irakasle baten premian

Guaixe 2016ko urriaren 13a

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, euskara irakasle bat behar da. Haren egitekoa hasierako mailako ikasle talde bati euskara klaseak ematea izanen litzateke. Saioak astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan izanen dira, ordu eta erdiz egunero. Interesa duten pertsonek astelehenera arteko epea dute Lakuntzako udaletxean izena emateko.