Bihar Zabalarte eguna

Guaixe 2016ko urr. 14a, 10:02

Zabalarteko kideak.

Lakuntzako mendi taldearen egunean Jabi Arkauz mendizalea izango dute gogoan

Lakuntzako Zabalarte mendi taldeak bihar ospatuko du bere eguna. Aurten Jabi Arkauzen heriotzaren 15. urteurrenarekin egiten du bat egunak. Jakina denez, Lakuntzako mendizale gaztea Pumori zazpimilakoa igotzen ari zela hil egin zen. Horrela, aurtengo Zabalarte Egunean Jabi Arkauz gogoan izango du Lakuntzako mendi klubak.

Bihar, larunbatean, goizeko 8:00etan Lakuntzako plazatik autobusa abiatuko da, izena ematen duten mendizaleak Errazkinera eramateko. Eta, ondoren, Errazkin-Lakuntza mendi ibilbidea burutzea da asmoa. Behin herrira helduta, Lakuntzako Pertza elkartean bazkaltzera bilduko dira mendizaleak. Egun polita pasatzera animatu du Zabalartek.