Puigdemont-ek badu Sakanaren berri

Guaixe 2016ko urr. 13a, 18:52

Patxi Xabier Razkin eta Carles Puigdemont San Sadurniko ordezkariekin batera.

Lakuntzako alkate Patxi Xabier Razkin eta beste hainbat herritar Sant Sadurni d´Anoian izan zen asteburuan. Hango alkateak, Maria Rosellek, Cava Tast azokara gonbidatu zuen. Cava eta gastronomia dastaketari eskainitako azokaren 20. edizioa izan da asteburukoa. Razkinek bazekien ekitaldi batean Kataluniako presidente Carles Puigdemontekin bat eginen zuela. Horregatik, ibarreko turismo ikurra duen kamixeta eta Albi gazta zati bat oparitu zioten, “Sakanako promozio pixka bat egiteko”. Ekitaldiaren ondoren, “ lasaiago, Sakanaz eta erabakitzeko eskubideaz eta bestez hizketatu ziren.