Zabalartekoak gustura bere egunean

Guaixe 2016ko urr. 18a, 10:07

Duela 15 urte Pumorin hildako Javi Arkauz mendizalea izan zuten gogoan

Larunbatean eguraldiak ere bat egin zuen Lakuntzako Zabalarte mendi klubarekin. Mendizaleek goizeko 8:00etan hartu zuten autobusa, Errazkineraino joateko. Eta bertatik, mendirik mendi, Lakuntzaraino iritsi ziren, paraje zoragarrietatik barna. Eguna borobiltzeko Lakuntzako Pertza elkartean bildu ziren bazkaltzera.
Zabalarte elkartekoek Javi Arkauz mendizale lakuntzarra izan zuten gogoan. Duela 15 urte hil zen Arkauz, Aritz Artieda mendizale etxarriarrarekin eta beste mendizale batzurekin batera, Pumori igotzen ari zirela izandako elur jausiaren eraginez. Senitartekoei oroigarri polita oparitu zieten.