Beñat Katarain podiumetik podiumera

Guaixe 2016ko urr. 19a, 09:51

Larunbatean I. Urkabe igoera irabazi zuen Oiartzunen eta igandean bigarrena izan zen Orendaingo I. Eltxotrailen

Beñat Katarain lakuntzarrak baditu beste bi kopa etxeko bitrinan jartzeko. Zabalarte taldeko lakuntzarrak larunbatean Oiartzunen jokatutako I. Urkabe igoera irabazi zuen (8:54), Aritz Leonet oiartzuarraren aurretik (9:10). Eta igandean I. Eltxotrailen aritu zen, Orendainen (20 km). Proba burutu zuten 105 korrikalarien artean Martxel Bereau hondarribitarra izan zen azkarrena (1:31:32) eta Katarain minutu pasara sartu zen (1:33:10). Iker Flores urdiaindarra 11.a sailkatu zen (1:41:10).