Auzmendik bigarren diskoa aurkeztuko du

Guaixe 2016ko urr. 28a, 11:14

Larunbatean, 20:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

Iñaki Auzmendi Lakuntza bakarlariak Momentos bigarren diskoa aurkeztuko du. Txuma Huarterekin Binario Estudiosen grabatu zuen lana garagarrilaren 18an argitaratu zuen. Lanak dozena bat kantu biltzen ditu eta haietan Auzmendik herri biziei, euren aurretik elkartasuna jartzen duten gizon-emakumeei, errefuxiatuei, alzheimer gaixoei, herri batean den ikasleen arteko maitasun istorioari, oroitzapenei, esperantzari, diktaduran errepresaliatutako emakumeei, borrokari, bizitzari eta askatasunari kantatzen dio.

Auzmendi (ahotsa eta gitarra) kontzertuetan laguntzen duten musikariak izan dira diskoaren grabazioan lagundu dutenak: Juanmi Arzelus (gitarra elektrikoa) arbizuarrak, Julia Moralesek (zeharkako txirula) eta Ana Turcanek (biolina).

Diskoa eskuratzen duenak joan den urteko abenduaren 26an Etxarri Aranazko kultur etxean emandako kontzertuaren grabazioa ere eskuratuko du. Orduko hartan bere aurreneko diskoa, Raíces de Piedra y Esperanza, aletu zuen.